domingo, 21 de julio de 2013

ERASO MATXISTARIK EZ!






Osteguneko Zaldibarreko  udal batzarrean Euskal Herrian gertatzen diren eraso eta erailketa matxistei aurre egiteko protokoloa onartu zen, bertan zeuden bederatzi zinegotzien aldeko botoekin. Eta urrengo egunean, ostiralean eraso bat gertatu denez martxan jarri behar izan da protokolo hori, honela dio protokoloaren bigarren atalak:

"Zaldibarko emakume bati edo Zaldibarren emakume bati eraso eginez gero edo erailez gero
Udalak osoko bilkura deituko du, adierazpen instituzional bat onartu eta herritarrak deituko ditu kontzentrazioetara udaletxeko plazan."

Uste dut bihar izango direla osoko bilkura eta konzentrazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario