miércoles, 27 de noviembre de 2013

AZARO ARGAZKITSUA VI.


Azaro argazkitsuarekin bukatzeko, ostiralean seiretan Ilargi Argazki Taldeak antolatu duen XXIII. argazki lehiaketako erakusketa zabalduko da Euskal Herria kaleko 8. zenbakian.
Ondoren zazpiretan Ilargi Argazki Taldekoek San Andres jaien hasiera iragartzeko txapligua botako dugu udaletxeko balkoitik.

jueves, 21 de noviembre de 2013

AZARO ARGAZKITSUA V.








Asteburu honetan Patxi Badiola ondarrutarraren erakusketa egongo da ikusgai Euskal Herria kaleko 8. zenbakiko lokalean.

domingo, 17 de noviembre de 2013

jueves, 14 de noviembre de 2013

miércoles, 13 de noviembre de 2013

ENERITZ AZPITARTERI ELKARRIZKETA.


Eneritz Azpitarte Zaldibarko Castet Elkarteko lehendakaria Madrileko Audienzia Nazionalako Herriko Tabernen auzian saru dutela eta elkarrizketa egin diot.

 Zelan zaude?
Amorrua, hasarrea sentitzen dut, espainiar gobernuak errepresioaren bidearekin jarraitzen duelako. Epaiketa honetan nire kontra pertsonalki ez dago ezer. Auzi honek ondorio larriak ekar ditzake Zaldibarrentzat, duela 21 urte sortu zen Herriko Taberna itxi egin dezakete.

Zein da zure egoera Herrikoen auzi honetan?
Auzi honetan 40 pertsona daude auziperatuta eta beraien aurka 8 eta 12 urte bitarteko kartzela zigorra dago, beste alde batetik 110 elkarteren arduradunak gaude erantzule zibil giza. ETAren finantzazioa lortzea leporatzen digu.

Zenbat aldiz joan behar izan duzu Madrileko Audienzia Nazionalera?
Oraingoz bitan jaitsi naiz Madrilera, epaiketaren lehenengo egunean eta urriaren 30ean. Alferrik joan naiz bietan. Lehenengo egunean epaiketaren aurrefaseko gaiak tratatu ziren eta bigarrenez joan nintzenean kausari buruzko galderak erantzutera joan behar ginen; fiskalak ordea, aurrera pausu bat eman zuen eta guri galdeketa egitea nahi zuen. Akusatuta ez gaudenez ezin digu galdeketarik egin.

Zelakoak izan dira egun horiek?
Gogorrak, lanean egun bakarra ematen digute. Goizaldeko ordu bietan Zaldibarretik irten nintzen hiruretan Bilbon egoteko. Bertan Madrilerako autobusa hartu genuen. Bidean zeozer gosaldu eta epaitegira heltzean barrura, bertara sartzeko kontrol dexente pasatu behar dira eta. Bista bikatu ostean segituan autobusa hartu eta Euskal Herrira bidean jarri ginen. Zaldibarrera iluntze-gabaz heldu nintzen.

Akusatu bezela galdekatu nahi zaituzte Herrikoetako arduradunak? Ze aldaketa ekarriko dizu horrek?
Hori fiskalaren burutazioa izan da, kultur elkarteak eta herriko tabernak jo mugan jarri nahi dituelako. Epaiketa hau juridikoki ulergaitza da, horretara datoz azken orduko hainbeste aldaketa.

Zuen kondenarekin Europako Giza Eskubideen Epaitegian Parot doktrinari buruzko epaiaren konpensazio moduko bat bilatzen ari direla uste duzu?
Epaiketa hamaika urte beranduago hasi da, Aieteko Bake Konferentziaren bigarren urteurrenean eta baita ETAk behin-betiko su-etena iragarri ondoren. Guzti hau ez da kasualitatea. Badakigu gobernua ez dela geldi geratuko, guztira 80 pertsona eta 110 herriko taberna eta kultur erakunde ari dira epaitzen. Nork uler dezake hau? Euskal Herrian bizi dugun garai berriarekin.  

Mila esker eta animo!!!
 
   

viernes, 8 de noviembre de 2013

AZARO ARGAZKITSUA ZALDIBARREN III


Antonio Villanuevaren argazkiekin hasi dira azaroko argazki erakusketak, "Hain hurbil, hain urrun", "Tan cerca, tan lejos, Cerezo de Río Tirón" lanarekin, Burgosko herri horretako jendeak, kaleak, txokoak eta zelaiak daude ikusgai iganderarte.





 



lunes, 4 de noviembre de 2013

viernes, 1 de noviembre de 2013

AZARO ARGAZKITSUA ZALDIBARREN l.


Ikusgai dago jada azoroko lehenengo argazki erakusketa Herriko tabernan.
Hurrengo egunetan emango dut ILARGI Argazki taldeak antolatutako beste lau erakusketen berri.