martes, 23 de junio de 2009

Eleizpeko pilota txapelketa.





























Zaldibarren aspalditik jolasten da esku pilotaz eleizpean. Zalduako esku pilota taldeak, azken urteetan legez, txapelketa bat antolatzen dau udaberriko larunbatetan, hemen ipiniko ditudan argazkiak aurtengo hiru larunbatetan egindakoak dira.

domingo, 26 de abril de 2009

Blue montagne. Mendi urdina




Blogari izena jartzeko Kandinskyren "Blue montagne" margolanean inspiratu naiz. Bertan mendi urdin bat, zuhaitz horiska bat, beste zuhaitz gorriska bat, hiru zaldun eta zenbait oinezko agertzen dira.

http://www.galleryofart.us/albums/Vassily_Kandinsky/bleu%20montagne%20kandinsky.jpg



Alluitz mendia Axtxikitik ikusita Kandinskiren betaurrekoekin.



Inguru hauetako eskultura naturalak.





Tellamendi (Belamendi) mendiaren tontorraren ondoan pasa den astean ateratako argazkian (oraingo honetan Photoshop erabili gabe) , hiru pago agertzen dira, bakoitzak bere erritmoan ateratzen ditu hosto berdeak, eta Kandinskiren kuadroan bezala bakoitzak kolore bat du.
http://http://es.wikipedia.org/wiki/Tellamendi




Tontorrean gurutze ikusgarria dago.

Eta gurutzearen historia nahiko bitxia da.Goiko txapan honakoa jartzen du:



AGUR

BELAMENDIKO GURUTZ DEUNA

ARETXABALETA´N EGIN ETA

ARAMAYOTARRAK JASORIKUA

ZABALDU EGIZU IBAR ONETAN

GIZARTE PAKEA TA ZORIONA

J.E.L.

1935GKO IRAILAREN 15´N

871M.GOITASUNA

Eta beheko txapan honakoa:

"LURGORRIK" JASO NINDUN

LERKAIAK IRAULI

BERRIZ ZUTIK NAUZUTE

ESKER HERRIARI

MENDI TONTOR HONETAN

GUZTION ZAINDARI

GURUTZE HONEN BIR-JASOTZE EGUNA

1977 MARTXOA 5´AN

Antza denez, 1977. urtean gazte batzuk ikurrina bat ipini zuten gurutzean, eta Guardia Zibilak mina lehergarri bat zeukaleren aitzakiarekin lehergailu batekin gurutzea bota zuen.Urte berean berriz ipini zuten gurutzea.





sábado, 4 de abril de 2009

Magumako ataria

Magumako ataria Oiz mendiaren aldapetan dago, Bizkaiako kostaldeko herrietatik (Ondarroa eta Lekeitio) Durangalderainoko Erdi Aroko garraiobidearen zati bat da.Bertatik pasatzen zen harrizko galtzada eta gaur egun metro batzuk baino ez dira ikusgai eta orain GR-229 MIKELDI Durangaldeko ibilbidearen barruan dago.

Magumako atariaren galtzadako zatian, alboetan dauden harrietan zizelkaturik gurutzeak eta beste marka batzuk daude.


Inguru hauetan orain pinua da gehien ikusten den zuhaitza, baina gaztainondo zaharrak ere badaude, batzuk eihartuak eta beste batzuk gutxi falta dutenak eihartzeko.



Udaberrian inguru hauetan beste landare berezi bat agertzen da, euskaraz hainbat izen dituena, anbulu-porru, anbolin, zelaikoporru, txerri-patata, sorgin-porru eta anbala, espainolez "gamón" esaten zaio. Izen zientifikoa "Asphodelus albus" dela uste dut. Antzina porrusaldak eta arrautzakin nahaskia egiteko erabiltzen zela irakurri dut nonbait.