sábado, 4 de abril de 2009

Magumako ataria

Magumako ataria Oiz mendiaren aldapetan dago, Bizkaiako kostaldeko herrietatik (Ondarroa eta Lekeitio) Durangalderainoko Erdi Aroko garraiobidearen zati bat da.Bertatik pasatzen zen harrizko galtzada eta gaur egun metro batzuk baino ez dira ikusgai eta orain GR-229 MIKELDI Durangaldeko ibilbidearen barruan dago.

Magumako atariaren galtzadako zatian, alboetan dauden harrietan zizelkaturik gurutzeak eta beste marka batzuk daude.


Inguru hauetan orain pinua da gehien ikusten den zuhaitza, baina gaztainondo zaharrak ere badaude, batzuk eihartuak eta beste batzuk gutxi falta dutenak eihartzeko.



Udaberrian inguru hauetan beste landare berezi bat agertzen da, euskaraz hainbat izen dituena, anbulu-porru, anbolin, zelaikoporru, txerri-patata, sorgin-porru eta anbala, espainolez "gamón" esaten zaio. Izen zientifikoa "Asphodelus albus" dela uste dut. Antzina porrusaldak eta arrautzakin nahaskia egiteko erabiltzen zela irakurri dut nonbait.


No hay comentarios:

Publicar un comentario