Blogari izena jartzeko Kandinskyren "Blue montagne" margolanean inspiratu naiz. Bertan mendi urdin bat, zuhaitz horiska bat, beste zuhaitz gorriska bat, hiru zaldun eta zenbait oinezko agertzen dira.
http://www.galleryofart.us/albums/Vassily_Kandinsky/bleu%20montagne%20kandinsky.jpg
Alluitz mendia Axtxikitik ikusita Kandinskiren betaurrekoekin.
Inguru hauetako eskultura naturalak.
Tellamendi (Belamendi) mendiaren tontorraren ondoan pasa den astean ateratako argazkian (oraingo honetan Photoshop erabili gabe) , hiru pago agertzen dira, bakoitzak bere erritmoan ateratzen ditu hosto berdeak, eta Kandinskiren kuadroan bezala bakoitzak kolore bat du.
http://http://es.wikipedia.org/wiki/Tellamendi
Tontorrean gurutze ikusgarria dago.
Eta gurutzearen historia nahiko bitxia da.Goiko txapan honakoa jartzen du:
AGUR
BELAMENDIKO GURUTZ DEUNA
ARETXABALETA´N EGIN ETAARAMAYOTARRAK JASORIKUA
ZABALDU EGIZU IBAR ONETAN
GIZARTE PAKEA TA ZORIONAJ.E.L.
1935GKO IRAILAREN 15´N
871M.GOITASUNAEta beheko txapan honakoa:
"LURGORRIK" JASO NINDUNLERKAIAK IRAULI
BERRIZ ZUTIK NAUZUTE
ESKER HERRIARIMENDI TONTOR HONETAN
GUZTION ZAINDARI
GURUTZE HONEN BIR-JASOTZE EGUNA
1977 MARTXOA 5´AN
Antza denez, 1977. urtean gazte batzuk ikurrina bat ipini zuten gurutzean, eta Guardia Zibilak mina lehergarri bat zeukaleren aitzakiarekin lehergailu batekin gurutzea bota zuen.Urte berean berriz ipini zuten gurutzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario