viernes, 30 de mayo de 2014

LEHENENGO EMAKUME EUSKALDUN ALBAITARIARI OMENALDIA.



Igande goizean Zaldibarko Udaletxean Luz Zalduegi Gabilondo lehenengo emakume euskaldun albaitariari omenaldia egingo dio bere familiak Zaldibar eta Mallabiko Udalen laguntzarekin.
Bere jaiotzaren mendeurrena beteko da ekainaren batean, Mallabian jaio arren Zaldibarren etxe bat erosi zuenetik askotan etortzen zen Zaldibarrera eta bere familia oraindik ere etortzen da batez ere uda partean.
Hauek dira bere biografiaren ingurua aurkitu ditudan datu batzuk:

 Mallabitik lehenengo Gasteizera eta gero Madrilera joan zen, han hamasei urterekin albaitari ikasketak hasi zituen 1930-31 ikasturtean. Madrileko lehenengo emakume albaitari titulua lortu zuen 1936ko urtarrilean. Udal albaitari ikuskaritzan sartzea lortu zuen gerra zibila hastear zegoela, geroxeago Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintza Zuzendariak errefuxiatuen jantokiko janari ikuskaritzaz arduratzea eskatu zion eta lan hori 1937ko uztailarte bete zuen. Ondoren Eibar eta Bermeoko udal albaitari ikuskaritzan aritu zen merkatu, portu eta kontserba fabriketan 1940 urtean eskondu zen arte. Leandro Carbonero (1915-2006) bere senarrarekin Marokoko Protektoraturako oposizioak prestatu zituen 1940. urtean baina Serbitzuetako buruak ez aurkezteko esan zion ez zelako emakume batentzako lana,Luz ez zen aurkeztu eta urrengo urtean ez zieten emakumeei oposizio horietara aurkezten utzi. Bost urte egin zituen Protektoratuko Alcazarquivirren eta senarrari laguntzen zion hiltegi eta merkatuetan. Geroztik 1945. urtean oposizioa lortu zuen Estatuko Albaitaritzan eta Abereen Bioligia Institutuan, Madrileko Abeltzaintza Jefaturan, Abeltzaintza Ministerioko Estatistika Negoziatuan lan egin zuen 1982. urterarte, gero 1984. urtean erretiroa hartu zuen arte "Consejo Superior Agrario" delakoan aritu zen "Sección de Asuntos Pecuarios" ataleko lehendakari postuan. 1984. urteko albaitarien patroiaren San Francisco de Asís egunean Madrileko Albaitarien Kolegioko Ohorezko Lehendaraki izendatu zuten Madrileko Albaitarien Eskolako lehengo emakume lizenziatua izan zelako. 2003ko uztailaren 15ean hil zen.







martes, 27 de mayo de 2014

PLAN OROKORRAREN AURRERAPENAREN AURKEZPENA.



Atzo Plan Orokorraren aurrerapenaren aurkezpena egin zen eta informazioa udaleko webgunean kontsula daiteke. Alegazioak aurkezteko ekainaren 12rarteko epea dago.




domingo, 25 de mayo de 2014

ORKIDEAREN ZAINTZAILEA.


Atxarten egindako argazki honetan erle loreak ( flor de abeja, Ophrys apifera) makila intsektuaren babesa du.

domingo, 18 de mayo de 2014

FRACKING EZ.



Oso hitzaldi interesgarria Ernaik antolatutakoa frackingnari buruzkoa.
Teknika hori debekatzeko herri ekimen legegile baterako sinadura bilketa martxan da eta 30.000 sinadura lortuz gero lege proposamen bat eramango da Eusko Legebiltzarrera.
Informazio gehiago: http://frackingezbizkaia.org/



viernes, 16 de mayo de 2014

EDUARDO GALEANOREN IPUINA.



Gaur goizean Eduardo Galeanoren "Hitz ibiltariak" liburua irakurtzen ari nintzela LEHIOA ISPILUAREN GAINEAN ipuina irakurrita Meloko herriaz ari zen edo Zaldibar gure herriaz ari zen zalantza izan dut, aste honetako Zaldibarko oposizioak egindako agerraldiaz gogoratu naizenean batez ere. Argazkian ondo ikusten ez bada honela dio:

"Eguzkiak diz-diz egin, eta badaramatza gauak utzitako ilunbe arrastoak.
Zalgurdiek atez ate jasotzen dute zaborra.
Armiarmak airean hedatzen ditu bere hari lerdezkoak.
Torloju Meloko kaleetan dabil. Herrian erotzat daukate. Ispilu bat darama eskuan, eta kopeta belztuta begiratzen dio bere buruari. Ez dio begirik kentzen ispiluari.
-Zer ari haiz, Torloju?
-Hementxe -esaten du-. Etsaia kontrolatzen."

martes, 13 de mayo de 2014

ZALDIBARKO AHOTSAK.


Udaletxean egin da Zaldibarko Ahotsak lanaren aurkezpena, Interneten ipini dituzte egindako elkarrizketak: http://www.ahotsak.com/zaldibar/




viernes, 9 de mayo de 2014

GURE ESKU DAGO.




Gure esku dago ekimenaren aurkezpena egin da Zaldibarren. Ekainaren zortziko giza katean 5.kilometroa egokitu zaigu zaldibartorroi, Abadiñoko Muntsaratz inguruan. Hirurogeita hamarren bat lagunek eman dugu izena, igande horretan hamabietan bertan egongo garela ziurtatuz, anima zaitezte eta izena eman larunbatetan parkean ipiniko den informazio mahian.









domingo, 4 de mayo de 2014

ERDELLATIK.



Santamarinazar Erdellatik ikusita.
Beheko argazkian mendi bi horien arteko bidearen ondoan dagoen karobia zaborrez beteta.



jueves, 1 de mayo de 2014