domingo, 31 de enero de 2021

jueves, 21 de enero de 2021

ADI!!! LAISTER EITZAGAKO ZABORTEGIAREN HONDAMENDIAREN URTEURRENA.


 

GARA egunkaritik:

Erantzun kolektiboaren garrantzia

Bukatzeko Zaldibar Argituko kideak eszenatokira igo dira hainbat aldarrikapenekin, eta Jokin Bergara esan ditu azken hitzak: «Zabortegiaren hondamendiak denok azaldatu gintuen, nola izan zitekeen posible zabor artean itotzea euskal oasian? Nola izan zitekeen posible zabortegian gezur formako zabor gehiago izurtzea?», galdetu du.

Zaldibar Argitu plataformaren sorreraren zergatiak azaldu ditu ere: «Diru goseak, agintekeriak eta botere gehiegikeriak agintzen duen mundu honetan gizatasun uharte moduan jaio zen Zaldibar Argitu. Senideen babesa eskaini, herritarren haserrea antolatu eta geure bizitzak balioan jartzeko. Kaleak herri indarrez piztu eta zaborrezko munstroak eragindako arrangurari erantzun kolektiboa emateko».

Horri lotuta, Zaldibar Argitu hondamendi bati emandako erantzun antolatua dela adierazi du, baina era berean, nabarmendu du «hondamendi hori posible egin dituzten kausak borrokatu behar direla lehenbizi horrelakorik gertatu ez dadin».

«Diru gosea eta klientelismo narratsa tonaka izuri dira Zaldibarren, denok dakizkigu erantzuleen izen-abizenak, soilik gizarte zibil antolatutik eraiki dezakegu erresistentzia gune bat, elkartasunetik muga bat ipintzeko zabor azpira kondenatzen gaituztenei» bukatu du esaten Bergarak.

Epaiketak ekarriko dituen gastuei aurre egiteko crowdfunding kanpaina jarri du gaur martxan Zaldibar Argituk.

 

viernes, 8 de enero de 2021

miércoles, 6 de enero de 2021

EITZAGAKO ZABORTEGIAREN HONDAMENDIAREN 11. HILABETEA.


Hamaika arrazoi Alberto eta Joaquin gogoratzeko eta erantzukizunak eskatzeko.







 

domingo, 3 de enero de 2021

viernes, 1 de enero de 2021