jueves, 25 de julio de 2013

martes, 23 de julio de 2013

CMZ-KO LANGILEEN MANIFESTAZIOA.


Gaur arratsaldean Zaldibarko Euskal Herria kalean greban jarraitzen duten CMZko langileen manifestazioa egin da, hainbat herritar batu dira beraiekin elkartasuna adierazteko.





lunes, 22 de julio de 2013

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!





Udalak gaurko osoko bilkuran adierazpen bat onartu ondoren konzentrazioa egin da udaletxe aurrean . Honela dio adierazpenak:

"Gaurko elkarretaratzea deitzen dugu, barikuan Zaldibarren eraso matxista bat izan zela jakin dugulako. Horregatik, emakumeenganako indarkeria mota guztien barruan, gaurkoan bikote edo bikote izandakoen artean gertatzen diren tratu txar fisiko eta psikologiko guztiak SALATU NAHI DITUGU.

Emakumeen aurkako indarkeria sistematikoa, globala eta hilkorra izaten jarraitzen du. Nabarmendu gura dugu, indarkeria matxistak ez duela adinaz, ez heziketa mailaz ezta nazionalitatez ulertzen eta desberdintasun printzipioen gainean eraikia dagoen gizarte honek sustengatzen duela egoera hau.

Emakume izate hutsagatik kolpe, jipoi eta heriotzak gertatzen dira eguna joan eta eguna etorri, emakumeon duintasuna eta askatasuna urratuz. Hau salatzeko eta emakumeari gure elkartasuna adierazteko biltzen gara gaur hemen eta adierazi nahi dugu publikoki eta aho batez emakumeenganako indarkeriaren gure aurkako jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu, erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxista barik bizi gaitezen.

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!
ASKI DA, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!

domingo, 21 de julio de 2013

ERASO MATXISTARIK EZ!






Osteguneko Zaldibarreko  udal batzarrean Euskal Herrian gertatzen diren eraso eta erailketa matxistei aurre egiteko protokoloa onartu zen, bertan zeuden bederatzi zinegotzien aldeko botoekin. Eta urrengo egunean, ostiralean eraso bat gertatu denez martxan jarri behar izan da protokolo hori, honela dio protokoloaren bigarren atalak:

"Zaldibarko emakume bati edo Zaldibarren emakume bati eraso eginez gero edo erailez gero
Udalak osoko bilkura deituko du, adierazpen instituzional bat onartu eta herritarrak deituko ditu kontzentrazioetara udaletxeko plazan."

Uste dut bihar izango direla osoko bilkura eta konzentrazioa.

VIII. GOIERRI ROCK.


                                                                         Damudot.


                                                                         Sermond´s.


                                                                        Superfluos.















BOLO JOKOA.





sábado, 20 de julio de 2013

jueves, 18 de julio de 2013

CMZ-KO LANGILEAK GREBAN.


Astelehentik greba mugagabean daude CMZko langileak (Zaldibarren Zumarraga izenarekin ezagutzen da lantegi hau), despidoen aurka eta konbenio duin baten alde. Enpresako langile gehienak daude greban eta etengabeko mobilizazioan lantegiaren ateen aurrean.