lunes, 22 de julio de 2013

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!





Udalak gaurko osoko bilkuran adierazpen bat onartu ondoren konzentrazioa egin da udaletxe aurrean . Honela dio adierazpenak:

"Gaurko elkarretaratzea deitzen dugu, barikuan Zaldibarren eraso matxista bat izan zela jakin dugulako. Horregatik, emakumeenganako indarkeria mota guztien barruan, gaurkoan bikote edo bikote izandakoen artean gertatzen diren tratu txar fisiko eta psikologiko guztiak SALATU NAHI DITUGU.

Emakumeen aurkako indarkeria sistematikoa, globala eta hilkorra izaten jarraitzen du. Nabarmendu gura dugu, indarkeria matxistak ez duela adinaz, ez heziketa mailaz ezta nazionalitatez ulertzen eta desberdintasun printzipioen gainean eraikia dagoen gizarte honek sustengatzen duela egoera hau.

Emakume izate hutsagatik kolpe, jipoi eta heriotzak gertatzen dira eguna joan eta eguna etorri, emakumeon duintasuna eta askatasuna urratuz. Hau salatzeko eta emakumeari gure elkartasuna adierazteko biltzen gara gaur hemen eta adierazi nahi dugu publikoki eta aho batez emakumeenganako indarkeriaren gure aurkako jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu, erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxista barik bizi gaitezen.

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!
ASKI DA, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!

No hay comentarios:

Publicar un comentario