domingo, 31 de mayo de 2020

MAIATZA.




                                                               Maiatza

Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
Adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.

Kirmen Uriberen "bitartean heldu eskutik" liburutik.







viernes, 29 de mayo de 2020

ZAPELATZ ARRUNTA.


Espainolez aguila ratonera eta izen zientifikoa Buteo buteo.

lunes, 25 de mayo de 2020

MUSKER.


                                                       Susker ere esaten zaio.






sábado, 23 de mayo de 2020

SORBELTZ.






Txirrin, txirringilo, txirrio, zirrinkilu, meletxiko, torretxori, udatxori, kirrikil, kirrizkarro, kanpantxori, zirrin, zerrin, espainolez vencejo eta izen zientifikoa Apus apus.

miércoles, 20 de mayo de 2020

ERLAIA.






                       Elaia, enara, ainara, ainada, eihara, enada, ipurtxuri, zagaro, hegabera.

miércoles, 6 de mayo de 2020

EITZAGAKO ZABORTEGIKO HONDAMENDIAREN 90. EGUNA.


          Hiru hilabete Eitzagako zabortegiaren kolapsotik, Joaquin eta Alberto gogoan.















martes, 5 de mayo de 2020

GALDUTA.


                        Batzuetan ilargian nago eta beste batzuetan arrametatik joaten naziz.



lunes, 4 de mayo de 2020

URTERO LEGEZ ELAIAK BUELTATU DIRA.



Elaien pentagramak hiru lerro ditu bakarrik, horregatik ez dira oso abeslari onak baina izugarri hegalari onak bai.