domingo, 23 de febrero de 2020

ARGITU EITZAGA (ZALDIBAR) ETA INFORMATU HERRITARRAK.


 Jaurlaritzari tinta agortu zaio eta errotuladoreekin saiatzen dira konpontzen. Informazioa eskatzen da Zaldibarko erdigunean ere, "Verter Recycling-en zabortegian izandako gorabehera dela-eta" (atarietan ipintzen dituzten papeletan horrela deitzen diote Eitzagan gertatutako tragediari) eta ez horrelako paper difuminatuekin, parkeko panel informatiboa ere itzalita dago eta udalaren webgunea urtarriletik izoztuta.
Jaurlaritzaren sinesgarritasuna ere paper horiek bezala gelditu da difuminatuta eta borroiekin.

 Udalean egon nintzen urteetan (2015-2019, EH Bilduko zinegotzi moduan) fidatu egin nintzen Eitzagako zabortegian egingo zituztela kontrol lanak, bistan da gehiegi fidatu nintzela eta horregatik ezin naiz gehiago fidatu.



Nik ere informazioa eskatzen dut eta Zaldibarko erdigunearentzat ere batzar bat herritarrentzat.
Gaur goizean egindako argazkiak ikusita galdera batzuk okurritzen zaizkit, zer dira horko hondakin horiek?, zer egingo dute horiekin?, zer esan zuen Herbeheretatik ekarritako adituak? Madrildik ekarritako adituaren mailakoak izan ziren bere gomendioak (femtogramoetaraino bajatuta)?


No hay comentarios:

Publicar un comentario