sábado, 15 de mayo de 2021

ERANTZUKIZUNAK ESKATZEN JARRAITUKO DUGU.

 


Eitzagako zabortegian gertatutako hondamendiaren erantzukizun politikoak eskatzen jarraituko dugu Joaquin Beltranen gorpua aurkitzeko lanak amaitu arren. 

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzan jarraitzea iraingarria eta lotsagarria dela uste dut, zabortegiko ikuskatze lanetan bere ardurapean zegoen Ingurumen Sailak egindako utzikeriek bere eskuak zaborrez zikindu dizkio eta bera babesten duten alderdiei ere kiratsa darie hura babesten tematzen direlako.

viernes, 14 de mayo de 2021

JOAQUIN BELTRAN GOGOAN, JAURLARITZAK BERE GORPUA AURKITZEKO LANAK BUKATUTZAT EMAN DITUEN EGUNEAN,


 

Manifestazioa egin da Joaquin Beltranen familia eta lagunei elkartasuna emateko eta Zaldibar Argitu Plataformak hasieratik eskatzen dituen erantzukizun politikoak exigitzeko.






 

sábado, 8 de mayo de 2021