lunes, 29 de septiembre de 2014

viernes, 26 de septiembre de 2014

BERTSO AFARI MUNDIALA EGAÑA ETA LIZASOREKIN.



 
Segi eta segi seguidillekin betso afari mundiala osatu arte, zaldibartarrak azkenean zutik txalo joten Egaña eta Lizasori.


 
 
Bat-batekotasunaren ajeak bertsoetan, mikroetan eta grabaketan:
 
 
 

martes, 23 de septiembre de 2014

AITOR MENDILIBARRI ELKARRIZKETA.



Orain artekoan zer eta non ikasi duzu?

2012ko irailean etorri nintzen New Yorkera, New York Film Academy eskolan dokumentalen zinemagintza ikastera. Urte beteko kurtso horretan proiektu desberdinetan lan egin nuen klasekideekin kolaboratuz. Dokumental bat egiteko behar diren atal guztiak irakatsi zizkiguten kurtso horretan eta praktikan jarri genituen dokumental laburrak eginez. 2013ko irailean graduatu nintzen eta beste urte bete geratzeko aukera eman zidaten. Kamera arloan espezializatu nintzen eta azken urte honetan kamera operadore eta laguntzaile moduan lanean aritu naiz dokumental, laburmetraiak, telebista programak, bideoklipak, web serieak, promozio bideoak, zuzeneko dantza eta musika emanaldiak eta abar grabatzen.



Egonaldia luzatu nahi duzunez, suposatzen dut ondo joan zaizula orainartekoa?

Momentuz aukerak izan ditut lanean aritzeko eta nahiko lanpetuta ibili naiz, batez ere uda honetan. Gainera zinemagintza eta telebista munduko talentu handiko profesionalekin lan egiteko aukera izan dut eta asko nabil ikasten. Honetaz gain, artista pila bat ezagutu ditut azken bi urteotan eta proiektu kreatibo alternatiboagoetan  ere kolaboratu izan dut. Bizimodura ere ohitu naiz eta Euskal Herria , bertako lagunak eta etxekoak faltan bota arren momentuz oso gustura nago hemen. Beraz, denboraldi baterako behintzat hemen geratzea gustatuko litzaidake. Hori bai, Euskal Herrira bisitan sarriago joatea nahiko nuke.

Ikasturte berri honetarako zeintzu dira zure asmoak?
 
Lehenengo eta behin Ameriketako Estatu Batuetan lan egiteko baimena luzatzea nahi dut, horretan nabil lanean orain eta beste hiru urtetarako bisatua lortzea da nire lehen helburua. Proiektu asko hasi berri ditut eta horiek amaitzea gustatuko litzaidake. Horretaz gain, ahal dudan proiektu interesgarri guztietan lan egitea eta lanean nabilen bitartean ikasten jarraitzea da helburu nagusia.
 


Zure lanen bat ikusteko loturaren bat?

https://www.youtube.com/watch?v=LgFxoVwpIts




Beste zerbait gehitu nahi?

Azken hitzak etxekoei eta Euskal Herriko lagunei besarkada potolo bat bidaltzeko aprobetxatuko ditut.
Zaindu eta eongoga!


 
Argazkiak Aitorrek utzitakoak dira.



viernes, 19 de septiembre de 2014