domingo, 23 de febrero de 2020

OSTIRALEKO ERASO MATXISTA GAITZESTEKO.


ARGITU EITZAGA (ZALDIBAR) ETA INFORMATU HERRITARRAK.


 Jaurlaritzari tinta agortu zaio eta errotuladoreekin saiatzen dira konpontzen. Informazioa eskatzen da Zaldibarko erdigunean ere, "Verter Recycling-en zabortegian izandako gorabehera dela-eta" (atarietan ipintzen dituzten papeletan horrela deitzen diote Eitzagan gertatutako tragediari) eta ez horrelako paper difuminatuekin, parkeko panel informatiboa ere itzalita dago eta udalaren webgunea urtarriletik izoztuta.
Jaurlaritzaren sinesgarritasuna ere paper horiek bezala gelditu da difuminatuta eta borroiekin.

 Udalean egon nintzen urteetan (2015-2019, EH Bilduko zinegotzi moduan) fidatu egin nintzen Eitzagako zabortegian egingo zituztela kontrol lanak, bistan da gehiegi fidatu nintzela eta horregatik ezin naiz gehiago fidatu.



Nik ere informazioa eskatzen dut eta Zaldibarko erdigunearentzat ere batzar bat herritarrentzat.
Gaur goizean egindako argazkiak ikusita galdera batzuk okurritzen zaizkit, zer dira horko hondakin horiek?, zer egingo dute horiekin?, zer esan zuen Herbeheretatik ekarritako adituak? Madrildik ekarritako adituaren mailakoak izan ziren bere gomendioak (femtogramoetaraino bajatuta)?


sábado, 15 de febrero de 2020

viernes, 14 de febrero de 2020

AMATATU EITZAGAKO SUA ORAIN!!! ARGITU EITZAGA (ZALDIBAR).





Nabarmena da airearen kalitatea ez dela ona, dioxina eta furano toxikoak agertu dira pasa den igandean Eitzagan hartutako aire laginetan, Osakidetzak kirolik ez egitea eta etxeak ez aireztatzea gomendatu du zabortegi inguruko herrietan, orain arte Jaurlaritzak esandakoaz fidatu bagara jada ez, biharko manifestaziora maskararekin joan beharko gara eta ura ... aztertzen.



miércoles, 12 de febrero de 2020

ARGITU EITZAGA(ZALDIBAR).




Gaur arratsaldeko zazpirak laurden gutxitan egindako argazkia Areitio gainetik, airearen kalitatea parametro normaletan egon arren kiratsa nabarmena da Eitzaga inguruan, urarekin egin duten bezala (ur saretik hartzen ez dutenei ez erabiltzeko gomendioa) badaezpada ez arnaztea izango litzake neurri prebentiboa eta auzo horretan bizi direnak beste leku batera eraman bizitzera airea garbi egon arte.