viernes, 6 de septiembre de 2013

ZALDIBARKO ESKOLAKO ERAIKIN BERRIEN INAGURAZIOA.





   Herritarren eta batez ere herritar gaztetxoenen inbasioarekin inaguratu dira Zaldibarko eskolako eraikin berriak. Lehenengo eraikinak eta galdara egin duten enpresetako teknikarien azalpenak entzun ditugu, ni datu batekin bakarrik gelditu naiz, %90 baino gehiagotan materialak eta enpresak Euskal Herrikoak direla. Gero eskola eder hauek barrutik ezagutzeko aukera izan dugu, zoru gorrixkaduna haurreskola da eta bertan bederatzi haur hasi dira asteon, zoru berdexkaduna haur hezkuntzakoa da (2-3urte) eta datorren astelehenean hasiko dira erabiltzen.
    Zorionak udal gobernu taldeari eta batez ere Arantza alkateari, gozatu ondo egindako lanagatik zeren gehien sufritu duenak gehien gozatu behar duela uste baitut.


























2 comentarios: