viernes, 24 de abril de 2015
domingo, 19 de abril de 2015
GURE ESKU DAGO, EHUNTZEN. (I).
https://ehuntzen.eus/eu/nola-egingo-dugu
Zaldibarren ostiralean udaletxeko plazan bostetatik zortzirak arte egongo da ohialetan idazteko eta margotzeko aukera. Gero larunbatean goizeko hamarretatik ordu batak arte ohialak josteko orduak izango dira.
Animatu eta joan zer idatzi edo margoztu nahi duzuen pentsatzen!!!
Etiquetas:
auzolana,
ehungile,
herrigintza
martes, 14 de abril de 2015
GAIZKA ZABARTEREN BIGARREN NOBELA.
Gaizka Zabartek etzi aurkeztuko du Donostian bere bigarren nobela, "Jende desegokia".
Berria egunkarian: http://www.berria.eus/paperekoa/1872/029/001/2015-04-17/desegokituez_komedia_gaizto_bat.htm
jueves, 9 de abril de 2015
viernes, 3 de abril de 2015
viernes, 27 de marzo de 2015
AUZOLANA vs IRAINLANA.
Asteazkeneko Zaldibarko Udaleko osoko bilkuran PSE-PSOEko Tera zinegotziak otsailak 7ko auzolanean parte hartu genuen herritarrak eta udaleko langile brigada iraundu zituen. Bere ustez egun horretan udalak errezena egin zuen, bando bat jarri herritarrak larunbatean auzolanerako deituz langabetuak kontratatu beharrean. Langabetuak kontratatzearena argumentu onargarria da eta jende askok defendatzen duena, baina argumentua defendatzerakoan herritarrak eta udal langileen brigada iraundu zituen, ni behintzat iraundua sentitu nintzen zera esan zuenean: "auzolana desastre bat izan zen, elurra leku batetik bestera baino ez zuten mugitu". Nere ustez auzolana ez zen elurra kentzeko, baizik eta kaleak ibilgarriak egiteko, eta hori hiru ordutan lortu genuen 30 herritarren, udal langileen bridarekin eta bi tona gatzaren laguntzarekin. Neretzat auzolana ez da udal langileen brigadaren ez ordezkoa ez osagarria bakarrik, hori baino askoz gehiago da, auzolana herria egiteko beste modu bat da, denon artekoa, berdinen artekoa, betiko eta etorri berrien herritarren artekoa, elkar ezagutzeko eta lagunak egiteko modua, lana egitean eta ondo pasatzeko moduan zer garen eta zer izan nahi duguna erakusten duena, logika kapitalista goitik eta behetik gainditzen duena, hitzetatik ekintzetara nola pasatu erakusten duena. Horregatik auzolanak jarraitu, sakondu eta hobetu egin behar ditugu.
Argazki hauek 2005ean ezker abertzaleak antolatutako Elexoste kalean egindako lehenengo auzolanekoak dira, geroztik hamar urte eta hamaika auzolan joan dira. Auzolanetan parte hartu duzuenontzat, biba zuek!!!
Etiquetas:
auzolana,
elkartasuna,
herrigintza,
lanak
jueves, 26 de marzo de 2015
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


