viernes, 16 de mayo de 2014
EDUARDO GALEANOREN IPUINA.
Gaur goizean Eduardo Galeanoren "Hitz ibiltariak" liburua irakurtzen ari nintzela LEHIOA ISPILUAREN GAINEAN ipuina irakurrita Meloko herriaz ari zen edo Zaldibar gure herriaz ari zen zalantza izan dut, aste honetako Zaldibarko oposizioak egindako agerraldiaz gogoratu naizenean batez ere. Argazkian ondo ikusten ez bada honela dio:
"Eguzkiak diz-diz egin, eta badaramatza gauak utzitako ilunbe arrastoak.
Zalgurdiek atez ate jasotzen dute zaborra.
Armiarmak airean hedatzen ditu bere hari lerdezkoak.
Torloju Meloko kaleetan dabil. Herrian erotzat daukate. Ispilu bat darama eskuan, eta kopeta belztuta begiratzen dio bere buruari. Ez dio begirik kentzen ispiluari.
-Zer ari haiz, Torloju?
-Hementxe -esaten du-. Etsaia kontrolatzen."
martes, 13 de mayo de 2014
ZALDIBARKO AHOTSAK.
Udaletxean egin da Zaldibarko Ahotsak lanaren aurkezpena, Interneten ipini dituzte egindako elkarrizketak: http://www.ahotsak.com/zaldibar/
viernes, 9 de mayo de 2014
GURE ESKU DAGO.
Gure esku dago ekimenaren aurkezpena egin da Zaldibarren. Ekainaren zortziko giza katean 5.kilometroa egokitu zaigu zaldibartorroi, Abadiñoko Muntsaratz inguruan. Hirurogeita hamarren bat lagunek eman dugu izena, igande horretan hamabietan bertan egongo garela ziurtatuz, anima zaitezte eta izena eman larunbatetan parkean ipiniko den informazio mahian.
domingo, 4 de mayo de 2014
ERDELLATIK.
Santamarinazar Erdellatik ikusita.
Beheko argazkian mendi bi horien arteko bidearen ondoan dagoen karobia zaborrez beteta.
jueves, 1 de mayo de 2014
domingo, 27 de abril de 2014
HIRU ARTISTA.
Datorren iganderarte (maiatzak 4) hiru artista hauen lanak ikusgai daude Durangoko Ezkurdi aretoan.
Antonio Villanuevaren Cerezo de Rio Tironeko argazkiak, Jon Agirreren Pariseko argazkiak eta Carlos Praderaren egurrean landutako piezak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
