domingo, 14 de julio de 2013
36. ZALDIBARKO MENDI MARTXA.
Zaldua Mendi Taldearen antolakuntza ezin hobearekin, larunbatean 36. mendi martxan 95 partehartzaile egon ziren, erdiak baino gehiagok ibilbide gogorra egin zuten (Udalaitzeko tontorretik pasatuz), besteek Udalaitzetik pasatu gabe egin zituzten 30 km.ak
Kanpazarreko pagadian ura eta freskagarriak hartzen.
Udalaitzerako igoeraren hasiera.
Udalaitzen gora.
sábado, 13 de julio de 2013
jueves, 11 de julio de 2013
IGANDE DANTZARIA BIDEOAN.
Errotxapeako Erraldoien Konpartsa (Runa, Motxorro, Arriasko eta Txantxarrana dira erraldoien izenak), Zaldibarko ume dantzariak eta Elizagoien ahizpa trikitilariak herritar dantzariekin, denek giro ezin hobea sortu zuten igandean Zaldibarko kaleetan zehar. Argazkiekin bideo hau egin dut eta datorren asterako hobeago bat egiten saiatuko naiz.
miércoles, 10 de julio de 2013
TXIRRINDULARI GAZTETXOEN INBASIOA.
Jaietako igande goizean Bizkaiako Txirrindulari Eskoletako topaketa egin zen Zaldibarko kaleetan. Lagun Artea taldearen antolakuntza ezin hobearekin ehundaka gaztetxo aritu ziren lasterketetan.
Goiko irudian, epailea eta mekanikoa txirrindulari guztiak desarrollo berdinekin ari direla ikuskatzen.
martes, 9 de julio de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)