miércoles, 31 de diciembre de 2025
2025 URTEA ARINEKETAN AMAITU DUTE ZALDIBARREN.
domingo, 28 de diciembre de 2025
"OTZUE OTZUE OTZUE" JAIALDIA ZALDIBARREN.
Xerra espazioak antolatutako jaialdiko musika ekitaldietara joan naiz eta hauekin disfrutatu dut:
Garazi Navas eta Ibon RG, "Linguae Vasconum Primitiae"liburuko olerkiak musikatuz eta bestetik Saguxarrekin (Ane Segurola) "Sei mila urte" EParen kantuekin.
miércoles, 24 de diciembre de 2025
sábado, 20 de diciembre de 2025
OLERKIAK GAZATIK.
Liburu horretan agertzen den olerki bat itzuli dut, 2023ko urriak 19an idatzitakoa, ordutik bi urte eta bi hilabeteko denbora pasatu da.
"Nire lagunari galdetu nion:
Ezin duzu negarra atzeratu?
Begiak malkoz beterik, erantzun zidan:
Ez, ez daukat bihar negar egiteko denborarik.
Bizitza lasterketa bat da.
Eta nigan gelditzen dena hiltzen ari den denbora jazartzeaz
nekatuta nago.
Denborak jazartzen nau
eta nik bera jazartzen dut.
Arnasa hartzera ere ezin naiz gelditu
ze bera ez da inoiz gelditzen.
Eta nik denborari esan nion:
ni ere nekatuta nago,
inoiz gertatzen ez diren gauzak itxaroteaz,
heltzen ez diren eskutitzez,
eta joten ez duten telefonoez.
Denbora nigan gelditzen den itxaropen guztia hiltzen ari da."
Eta liburu bukaerako beste poema hau ere itzuli dut "Zer da bizilekua"
Zer da bizilekua?
Umetan pentsatzen nuen:
Lau hormadun etxe bat da bizilekua,
Non amak nire pastel gogokoena labean erretzen duen,
Aita balkoian lanean ari da,
Nire nebak sofan telebista ikusten du,
eta nire ahizpak nire neba zirikatzen du.
Baina lau hormako etxea bonbardatua izan da.
Akaso bizileku bat bonbardatua izan daiteke? Ez.
Beharbada bizilekua maite dudan jendea da.
Baina maite dudan jendea erahil zuten.
Bizileku bat erahil daiteke? Ez.
Orduan, duda gabe, nire bizilekua Gaza da.
Jaio nintzen lekua,
Nire lehen gauza guztiak bizi nituen lekua.
Baina Gaza ezabatua izan zen.
Bizileku bat ezaba daiteke? Ez.
Etxeak bonbardatuak izan baziren
Eta jendea erahil bazuten
Eta Gaza ezabatua izan bazen,
Orduan esadazue, mesedez,
Zer da bizilekua?
Non aurki dezaket?
Nire bizilekua itsasoa da,
Itzela eta betierekoa,
Bere olatu axolagabeekin.
Ezein bonbak ezin du eraitsi,
Ezein indarrek ezin du erahil.
Ezein ezabaketak ezin du murriztu.
Nire bizilekua itsasoa da,
Eta hori inork ezin du aldatu.
Historia ez da hemen bukatzen.
Historia oraindik ez da hasi.
Kontatzeko biziko ahal gara.
Guzti honen barrena, galdera bat dirau:
Nola gainditzen da genozidio bat?
.
