sábado, 28 de marzo de 2026

miércoles, 25 de marzo de 2026

ZALDIBARREN BIZI DEN LAURA GONZALEZ ILUSTRATZAILE ZIENTIFIKOAREN ERAKUSKETA DURANGOKO EZKURDI ARETOAN.

HaziBiziArtea deitzen da erakusketa eta Euskal Herriko laborantza-barietate tradizionalen ilustrazioak daude, baita haziak eta herbario kuadroak.

 




lunes, 23 de marzo de 2026

NORAINO IRISTEN DA ZALDIBARKO ZABORTEGIA?

DEBA ETA MUTRIKURAINO.

Zaldibar Argitu Ekimenak Mutriku eta Deba arteko zubian egindako ekintzan Zaldibarko zabortegiko lixibiatuak Deba ibaian amaitzen dutela salatu dute.





Zubiaren Debako aldean eskultura hau dago eta bere ondoan dagoen kartelean zera dio: "Deba ibaiko arrainek plastikoa jaten dute", laister beste kartel bat ipini beharko dute Zaldibarko zabortegiko metal astunak ere jaten dituztela esanez.

 


martes, 17 de marzo de 2026

GREBA EGUNEKO MANIFESTAZIOA.




 Gutxieneko soldata hemen erabakitzearen eta 1500 eurotakoa izan dadilaren aldeko greba eguna izan da gaurkoa Euskal Herria, Zaldibarren ere, eta arratsaldean manifestazioa egon da.




domingo, 15 de marzo de 2026

ZALDIBAR ARGITUREN KONZENTAZIOA JAURLARITZARI ERANTZUKIZUNAK ESKATZEKO.

Igazko irailean Eitzagako zabortegian egindako Ingurumen Ikuskatze Aktan 29 hutsegite aipatzen ditu Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak eta gaurko konzentrazioan hori bost hilabetean ezkutuan mantentzea salatu da. Baita hutsegiteak (sortzen diren gasen kontrol falta eta horien tratamendu falta ere, lixibiatuekin ere berdin, ez dago kontrolik eta errekara doaz, 2024an ipinitako xaflan hausturak) konpondu gabe jarraitzen dutela salatu da.



 

DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA ZALDIBARREN.

Bitor Garitaonandiaren omenezko ekitaldien barruan (bere jaiotzaren 150. urtean) kontzertu gogoangarria eskaini du Donostiako Orfeoiak. Garitaonandia Orfeoiaren bultzatzailea izan zen XX. mende hasieran.